XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakur.

Duela egun zombait, solasean nindagon eskualdun batekin: Haur bat banuke, zautan erraten, ikastegirat igorri beharra, bainan ikastegi horiek odola bezain kario dira.

Bai segur gerla aintzin laborariaren moltsak etzezaken holako chahubiderik jasan.

Haurraren onsa altchatzeko nahikundea izanki bai, ondikotz zarpa ez nahikundearen arabera.

Bainan gerlaz geroztik, bainan orai! Oraiko mozkinen prezioetan, non da chahubide hortarat hel ez ditaken laboraria?.

Laborari onak, urthe batentzat ikastegirat haur baten igortzeko zer aski duzue?.

Ergi baten, kasik bortako eder baten saltzea.

Askotan gogoetaka zaudezte zuen dirua non altcha, intres frango nondik bil?.

Igor zuen semeak Hazparneko ikastegirat bizpahiru urthez.

Hastean iduriko zautzue zuen dirua debaldetan chahutzen duzuela; bainan gero zuen semea lanari lotuko delarik, atseginekin ikusiko duzue zuen haurra, han ikasieri esker, lan mota guzier ohartuago dela, izpirituz zaluagoa eta ikastegian ereman bizpahiru urtheak ez dituela galduak; aitzitik probetchu handia duela bai beretzat, bai guentzat, bai etchearentzat.